2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Aldaketa, jabari publikoko ondasun
higiezin baten kalifikazio juridikoan
Atezko Udalak, 2012ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:
2. Ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa (Eguarasko Kontzejuaren etxe zaharra).
-Ikusirik Atezko Udalak Eguarasko Kontzejuaren etxe zaharra egokitu nahi duela, haren erabilera errentan emateko.
Eguarasko 2. poligonoko 14. lurzatia da, 78 metro karratu erabilgarri dituena (lurzatiak 41 metro karratuko azalera du, katastroaren arabera).
-Ikusirik jabari publikoko ondasun higiezina dela (zerbitzu publikoa) eta, horregatik, laga nahi izanez gero, aldaketa juridikoaren espedientea tramitatu beharra dagoela.
-Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatua; alegia, jabari publikoko eta ondareko ondasunen kalifikazio juridikoa berariaz aldatzeko, espedientea behar dela, hura egokia eta legezkoa dela froga dadin.
Azaldu dena kontuan izanik, honako hau erabaki zen aho batez:
1. Hasiera batean onestea jabari publikoko ondasun higiezin (zerbitzu publiko) baten kalifikazio juridikoaren aldaketa. Eguarasko 2. poligonoko 14. lurzatian dago eta 78 metro karratu erabilgarri ditu, katastroaren arabera. Aldatu ondoan, ondare ondasun gisako kalifikazioa izanen du, alokairuaren bidez erabilera laga ahal izateko.
2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, kalifikazio juridikoko aldaketaren espedientea jendaurrean egon da hilabete batean Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita.
Jendaurreko epea erreklamaziorik edo oharrik jarri gabe iragan da. Hortaz, hasiera bateko onespenaren erabakian ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da higiezinaren kalifikazio juridikoko aldaketa, hori lagatzeko.
Eritze Atetzen, 2012ko urriaren 19an.-Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Iragarkiaren kodea: L1214714