2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Errolda fiskala, Jarduera Ekonomikoen Zerga, 2012
Andosillako Udaleko alkateak, urriaren 19ko 281/2012 Ebazpenaren bidez, onetsi du jarduera ekonomikoen zergaren errolda fiskala 2012ko ekitaldirako.
Helbideratutako ordainagiriak 2012ko azaroaren 20an kobratuko dira, asteartearekin.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren Diruzaintzan edo herriko edozein banketxetan ordaintzen ahalko dira 2012ko abenduaren 15a arte.
Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriro gaztigatu gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Andosillan, 2012ko urriaren 19an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1214706