2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Akats zuzenketa
Gizarte langilearen ordezkoa kontratu administratiboaren bidez kontratatzeko eta gizarte langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuaren bidez aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatean sortzen diren beharrei erantzutearren egindako deialdiaren iragarkian akatsa atzeman da. Iragarki hori 2012ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 23an. Orain bidezko da akatsa zuzentzea.
III. Eranskina
Hau dioen lekuan: "Toki-entitate baten Etxeko laguntza zerbitzuan famili-langile bezala aritzeagatik; urte bakoitzeko: 2 puntu".
Honako hau esan behar du: "Toki-entitate batean gizarte langile bezala aritzeagatik; urte bakoitzeko: 2 puntu".
Leitzan, 2012ko urriaren 23an.-Lehendakaria, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1214871