4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 75/2011 prozedura
María González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkariak.
Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxak eskaturik, hipoteka betearazpena dela-eta, Carlos Maestu Macaya jaunaren, M.ª José Aguado Lazaro andrearen, Javier Maestu Hurtado jaunaren eta M.ª Angeles Macaya Rodríguez andrearen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000075/2010 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:
Hiri finka.-Estali gabeko orubea, eskortarako dena, Tuteran, Donantes de Sangre kaleko 6. zenbakiko C atean. 30 m²-ko azalera du.
Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 2.656. liburukian, 64. orrian, eta finkak 10.300 zenbakia du.
Enkantearen ondorioetarako, finka 42.000 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.
Enkantea 2012ko abenduaren 11n eginen da, 10:00etan.
Enkantearen baldintzak:
1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 00301846420005001274 3181 0000 19 007511 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren % 20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Tuteran, 2012ko urriaren 2an.-Idazkari judiziala, María González García.
Iragarkiaren kodea: J1214078