4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 142/2012 prozedura
Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Ionita Petrachek eskaturik, Azysa Obras y Proyectos, S.L., Carcel De Pamplona U.T.E., Ferrovial-Agroman, S.A. eta Painsur Construccion, S.L.U. enpresen aurka, norberaren lan arazoak direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 142/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira:
1.-2012ko uztailaren 26ko autoa.
Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Ionita Petrachek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Painsur Construccion, S.L.U.ren aurka, 773,32 euroko printzipala ordain dezan, gehi 46,39 euroko interesak eta 77,33 euroko behin-behineko kostuak.
Cárcel De Pamplona, U.T.E., Ferrovial Agromán, S.A. eta Azysa Obras y Proyectos, S.L. enpresak Painsur Construcción, S.L.U. enpresaren erantzule solidarioak direnez, betearazleari (Eusebio Gimena Ramos legelari jaunaren bitartez) errekerimendua egiten zaio bi eguneko epean adieraz dezan enpresa horiek 1.667,16 euro ordaindu dioten eta, ordaindu ez badiote, betearazpena Carcel De Pamplona U.T.E., Ferrrovial Agroman, S.A. eta Azysa Obras y Proyectos, S.L. enpresen aurka ere abiarazteko interesa duen.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.
2.-2012ko urriaren 2ko dekretua.
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Painsur Construccion, S.L.U.ren, kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 773,32 eurokoa da, interesak 46,39 euro eta behin-behineko kostuak 77,33 euro.
1.-Behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bedi ebazpenaren kopia Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialera, jakin dezan eta jasota gera dadin, betiere aurretik beste epaitegi batek argitaratu ez badu.
2.-Kaudimengabeziaren deklarazio hori ikusirik, eta kontuan izanik beraren ondorioz betearazpen-prozedura eten eginen dela, premiamendu-bidean aurrera egitea alferrikakoa baita goian azaldutako arrazoiengatik, eta, ondorioz, ez dela ofizioz erabakiko behinola egindako aurreneurrizko enbargo-idatzoharren luzapenik, alderdi betearazleari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari aditzera ematen zaie betearazpenari berriz ekiteko eskatzen ahal dutela, aurreneurrizko enbargo-idatzohar horien luzapenak lortzeko xede bakarrarekin, eta hori Hipoteka Legearen 86. artikuluan ezarritako epean eta moduan eskatu behar luketela, izan ere, manu horrek lau urteko iraungitze-epea ezartzen baitu halako idatzoharretarako.
Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketak, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa: "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Hori erabaki eta sinatzen dut.
Eta Carcel de Pamplona U.T.E.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2012ko urriaren 17an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1214561