4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 1853/2012 prozedura
Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko urriaren 17an.
Aditzera ematen da epaitegi honetan 1853/2012 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta bat dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
346/12 epaia.
Iruñean, 2012ko irailaren 20ean.
Nik, María Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 1853/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi hauek izan dira: batetik, Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, Rafael Senosiáin Zabalegui, Nicolae Ene eta Marían Tudor, baina hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Nicolae Ene eta Marina Tudor absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Nicolae Eneri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko urriaren 17an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.
Iragarkiaren kodea: J1214571