2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
Aldaketa Melidako Udaleko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Melidako Udalak, 2012ko uztailaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Melidako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan; 16. eta 26. artikuluetan, hain zuzen.
Onespen hori 2012ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6an, baita Herriko Etxeko iragarki oholean eduki ere; jendaurrean egon da 30 egunean, inork haren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da. Ondotik ematen da testu aldatua.
16. artikulua. Artikuluaren b) atala aldatzen da, honako testu hau izanen baitu:
"b) Melidako Biztanleen Udal Erroldan inskribaturik egotea, gutxienez ere 2 urteko antzinatasunarekin, esleipenaren aprobetxamendua hasten den urteko urtarrilaren 1ean."
26. artikulua. Aldatu egiten da, eta honako testu hau izanen du:
"Aprobetxamenduaren epea 11 urtekoa izanen da, lehorreko lurrena 2015eko irailean amaituko da, eta ureztatzeko lurrena, berriz, urte horretako abenduan, betiere uztak errespetatuz. Urte anitzeko laboreen kasuan, eta Udalak baimendu ondoan, epe hori laborearen bizitzaren arabera luzatzen ahalko da."
Melidan, 2012ko urriaren 15ean.-Alkatea, José María Sesma.
Iragarkiaren kodea: L1214694