211. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

143E/2012 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, Erroibarko 1. poligonoko 22. lurzatian (Zilbeti) Legua Acotadako 3. zundaketa kanpainako sarbide eta kokapenen proiekturako. Sustatzailea Magnesitas Navarras, S.A. da.

2012ko martxoaren 23an sartu zen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan Ingurumen ukipenetarako baimenaren eskaera meatze-ikerketako zundaketetarako, Magnesitas Navarras, S.A.k sustaturik, "Legua Acotadako (Erroibar-Zilbeti) magnesitak ustiatzeko proiektuak" ukitutako eremuan.

Kontuan hartuta zundaketa horiek Aldude mendiko zainketa bereziko eremuan kokatzen direla, espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren C eranskineko P puntuan sartu da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Sustatzaileak meatze-ikerketako lau zundaketa egitea planteatzen du meategia eginen den hegi batean, 2008an baimendu eta eginda dauden beste 6 zundaketa baino beherago. Hegi horren inguru berean, 2009an, hiru zundaketa planteatu ziren 6ko sail batean, eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman zien abenduaren 31ko 997/2009 Ebazpenaren bitartez. Hala ere, 6ko sail hori ez zen gauzatu. Hortaz, lau zundaketa hauek 2009koen ordez egiten dira, nondik norakoa eta kokapena doituta; izan ere, orain hobeki ezagutzen dira ingurua eta zundaketak egiteko zailtasun teknikoak.

Kokapen hau proposatu da:

ZUNDAKETA

X

Y

Z

ZB19

625.406

4.762.157

845

ZB20

625.366

4.762.268

848

ZB21

625.425

4.762.230

832

ZB22

625.449

4.762.189

826

Zundaketa horiek egiteko, urkila moduan helduko zaio, 2008an baimendu ziren zundaketen azken sarbideen muturretik beheragoko kotetarantz zabalduz. Urkilaren beso bakoitzean bi zundaketa eginen dira. Guztira, sarbide horiek 360 m inguru luze dira eta 4 m zabal, 11ºko inklinazioarekin. Kokapen bakoitzean 50 m² inguruko plataforma bat eginen da, zunda, zulatzeko materiala eta dekantazio putzua hartzeko modukoa.

Atzerakako hondeamakinaz eginen dira pistak eta plataformak, landare estalkiko belar-sastrakak aldez aurretik garbituta. Landare lurra trazaduraren inguruan pilatuko da, lehengoratze morfologikoan erabili ahal izateko.

Zundaketetan ateratzen den materialaz gain (aztertzeko eramanen da), sustatzaileak dio sarbideak eta plataformak zulatzean ateratako materialetik 600 t behar direla Zubiriko plantan aztertu eta ezaugarriak zehazteko. Horregatik, lauzpabost egunez, 12 t materialez kargatuta, kamioiak ibiliko dira Zilbetiko hirigunean barrena, 12 bidaia eginez egunean; hau da, 50 ziklo oso egin arte.

Jarduketa guztiak hegi horretako pagadian du eragina; izan ere, sarbideak eta plataformak egiteko, nahitaez bota eta eraman behar dira 150-200 pago. Oihanak Kudeatzeko Atalaren arabera, oihan horrek 600-700 ale hektareako dentsitatea du. Dena dela, aleak pagadi basofilo, gazte, 40 urte inguruko batekoak dira, eta eremu honetan ez dago zuhaixkako oihanperik.

Proiektuko lehengoratzeari dagokionez, sustatzaileak lehengoratze topografikoa proposatu du; beharrik bada, Azkarateko meategiko materialarekin, zegoen tokietan landare-lurra berreskuratzeko. Bertako espezieak, hala nola, pagoak, gorostiak, gurbeak, eta abar, landatuko dira hondatutako guneetan, edo inguruko beste eremu batean, proiektatutako ustiategiak eremu horiekin bat egiten duenean.

Zilbetiko Kontzejuak baimena eman dio Magnesitas Navarras, S.A.ri kamioiak Zilbetiko hirigunean barna ibiltzeko Legua Acotada menditik ateratako 600 t mineralaren garraioan, ikerketa lanetarako.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak bere txostenean dio proiektuko eremuari dagokion ingurumen balorazio egokia egin dela eta kapitulu batzuk badituela Aldude mendiko zainketa bereziko eremuko balioetan izan daitezkeen ukipenen balorazioari buruz.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu. Ondorio horietarako, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman zuen 2012ko maiatzaren 31n, lurzoru urbanizaezinari dagokionez.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera, Erroibarko Udalari igorri zaio eskaera, txostena egin dezan. 2012ko maiatzaren 14an jaso zen Udal horrek proiektuaren alde emandako txostena.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, Zilbetiko (Erroibar) Legua Acotadako 3. zundaketa kanpainako sarbide eta kokapenen proiekturako, Magnesitas Navarras, S.A.k sustaturik.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean egonen da:

-Zundaketak koordenatu hauen arabera kokatuko dira:

ZUNDAKETA

X

Y

Z

ZB19

625.406

4.762.157

845

ZB20

625.366

4.762.268

848

ZB21

625.425

4.762.230

832

ZB22

625.449

4.762.189

826

-Muntazko arrazoiren bat bada sustatzaileak zundaketaren bat hasieran aurreikusitakotik hurbil beste toki batean kokatzeko, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari adieraziko zaio hura gauzatu aurretik, txostena egiteko eta espedientean sartzeko.

-Zundaketak bukatu eta berehala, hondatutako gainazal guztiak lehengoratuko dira, 2012ko abuztuko dokumentazio osagarrian aurreikusitakoaren arabera.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimen aldatua eskuratzeko, ezinbestekoa da 12.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, haiek konpondu edo murriztuko direla bermatzeko, kontuan izanik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 109. artikulua.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Erroibarko Udalari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Aezkoa-Kintoko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko irailaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1213519