2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Ezkontza zibilak egiteko eskumena zinegotzien esku uztea
Alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainekoak arauturik daude 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean. Kontuan harturik honako hauetan xedatua: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43, 44 eta 47. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak.
EBATZI DUT:
1. Bertizaranako Udalean ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Aintzane Martirena Hernandorena eta Josune Ibarra Santxotena zinegotzien eskuetan uztea, ezkontzen direnek horrela eskatzen dutelarik.
2. Behar den ediktua iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bertizaranan, 2012ko urriaren 17an.-Alkatea, Antonio Erregerena Vera.
Iragarkiaren kodea: L1214570