1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
631/2012 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen 2011-2012 ikasturterako deialdia behin betiko ebazten duena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 29/2012 Ebazpenaren bidez (38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 23an) Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen deialdia onetsi zen 2011-2012 ikasturterako.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 407/2012 Ebazpenaren bidez (143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 20an) aipatutako deialdia behin-behinekoz ebatzi zen.
Hezkuntza Bereziko Laguntzen Ebaluazio Batzordea elkarturik, deialdiko bederatzigarren oinarrian ezarritakoarekin bat, eskatutako laguntzak emateko edo ukatzeko azterketa, balorazioa eta proposamena egin zen.
Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aldeko txostena eman du, eta proposatu du behin betiko ebatz dadila Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen 2011-2012 ikasturterako deialdia, otsailaren 8ko 29/2012 Ebazpenaren bidez onetsia. Emakiden eta ukoen proposamena erantsi du.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Onartutako eta ukatutako beka eta laguntzen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean ageri bezala.
2. Onartutako eta ukatutako beka eta laguntzen zerrenda interesdunen eskura izanen da, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuan.
3. Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala. Guztira 170.914 euro dira, 2012rako gastu aurrekontuko "Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak" 423001-42210-4809-322400 kontu-sailaren kargura, (40000320 kontabilitate espedientea).
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Esku-hartzearen Koordinaziorako eta Inklusio Proiektuetarako Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientabiderako Bulegoari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2012ko urriaren 15ean.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1214484