209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2423/2012 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailek emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 2925/2006 Ebazpena. Haren bidez arautu ziren lantegi-eskolen, lanbide-etxeen, sustapen eta garapen unitateen eta enplegu-lantegien programetako diru-laguntza publikoak.

2001. urtetik, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 2001eko azaroaren 14ko aginduek arautzen dute lantegi-eskolen, lanbide-etxeen, sustapen eta garapen unitateen eta enplegu-lantegien programa, eta programa horiei diru-laguntza publikoak emateko arauak ezartzen dituzte.

Gero, martxoaren 21eko TAS/816/2005 Aginduaren bigarren xedapen gehigarriak xedatzen du Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arloetan dituen eginkizunen kudeaketa beren gain hartu duten autonomia erkidegoek egokituko dutela agindu hartan xedatutakoa beren antolamenduaren berezitasunetara eta lurraldean aplikatzekoa den araudira. Aipatutako 2001eko azaroaren 11ko ministerio-aginduetan arautzen diren laguntza horien kudeaketa Nafarroako Foru Komunitatearen esku utzi zen maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuaren bidez, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari esleitu zitzaion urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuaren bidez. EGIFek laguntza horien %50 finantzatu du.

Aurrekari horiek izanik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 2925/2006 ebazpenaren bidez onetsi ziren lantegi-eskolen, lanbide-etxeen, sustapen eta garapen unitateen eta enplegu-lantegien programetako diru-laguntza publikoak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak.

Aldi honetan zenbait inguruabar izan dira, eta horien ondorioz komeni da beste oinarri arautzaile batzuk onestea, prestakuntzako eta enpleguko programa misto hauetarako.

Hasteko, ekonomiaren eta lanaren aldetik errealitatea aldatu egin da, eta horrek eskatzen du indar berezia egitea baliabide publikoak eragimenez erabiltzeko, laneratzeari dagokionez.

Bigarrenik, izandako lantegi eta eskolen ondorioz eskarmentu handia dago, eta horren bidez deialdi honen alderdi asko hobetu daitezke.

Azkenik -azkenekoa izanda ere ez da garrantzi txikienekoa-, urriaren 31ko 1542/2011 Errege Dekretuaren bidez Espainiako Enplegu Estrategia onetsi zen 2012-2014rako, eta hark malgutasun handiagoa eman zien autonomia erkidegoei enplegurako politika aktiboak egokitzeko, lurralde bakoitzeko behar eta berezitasunekin bat.

Horregatik guztiagatik, 2925/2006 Ebazpenak epe bat jartzen duenez eskaerak aurkezteko, hain zuzen ere aipatutako proiektuak abian jartzeko hasieraren aurreko urteko azaroa, eta 2013. urteko urtarrilean deialdi berri bat argitaratu ahal izateko, egoki diren aldaketak sartuta, bidezko da ebazpen hura ondoriorik gabe uztea.

Azaldutakoarekin bat eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onesten dituen Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 2925/2006 ebazpena. Haren bidez arautu ziren lantegi-eskolen, lanbide-etxeen, sustapen eta garapen unitateen eta enplegu-lantegien proiektuetarako diru-laguntza publikoak.

2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzura igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko urriaren 10ean.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1214328