1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
108/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat berritzen duena.
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14.3 artikuluak ezartzen du autonomia erkidego bakoitzeko legeak arautuko dituela Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita kontseilukideen izendapena ere. Kontseilukideak kultur, lanbide, ekonomia, lan edo gizarte arloetan izan handia duten pertsonak izanen dira, kasuko unibertsitate-erkidegotik kanpokoak betiere.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak haren osaera ezartzen du. Kontseilukideen artean Nafarroako gizarte interesak ordezkatzeko hamahiru kide izanen dira. Horietatik bi Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien lortu duten sindikatuek proposatuta izendatuko dira.
Unión General de Trabajadores sindikatuak erakunde horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan duen ordezkaria aldatzea proposatu du.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Yolanda Salinas Cancel andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Minerva Fernández Valerdiz andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Unión General de Trabajadores sindikatuaren ordezkari gisa.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Yolanda Salinas Cancel eta Minerva Fernández Valerdiz andreei jakinaraztea.
Iruñean, 2012ko urriaren 10ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1214313