2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Ultzamako Udalaren ordenantzak, eraikuntzari eta urbanizazioari buruzkoak. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2012ko urriaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Ultzamako Udalaren eraikuntzari eta urbanizazioari buruzko ordenantzak. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betikoz onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Larraintzarren (Ultzama), 2012ko urriaren 4an.-Alkatea, Fco. Javier Tornaría Iguelz.
Iragarkiaren kodea: L1214433