2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena.
Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak
Tafallako Udalak, 2012ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tafallan, 2012ko urriaren 11n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1214421