209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Desafektazioa. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2012ko irailaren 25ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea udal jabetzako etxebizitzaren desafektazioa, San Juan auzoa, behea, ezkerraldean dagoenarena (7. poligonoa, 84. lurzatia, 4. azpieremua, 1. hiri unitatea), orain arte arrazoi sozialengatik jende edo familiei ostatu emateko zerbitzuari lotuta baitzegoen, ondareko ondasunaren kalifikazio juridikoa emateko.

2. Espedientea hilabetez jartzea jendaurrean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Erronkarin, 2012ko urriaren 10ean.-Alkatea, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1214501