2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea Compartir Navarra GGKEari
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2012ko urriaren 11an:
RBI 11-OCT-12 (1/BI).
«IKUSIRIK espedientean jasotako agiriak, ondokoa EBATZI DUT:
1.-Compartir Navarra garapenerako gobernuz kanpoko erakundeari 974 euroko diru-laguntza ematea, Embera Chamitarrak, itxaropena landatzen proiekturako, 2012. urtean unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza- jarduketak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren barruan.
2.-974 euro ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 2012ko aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, Compartir Navarra erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.»
Iruñean, 2012ko urriaren 11n.-Ana Lezcano Galar, Zinegotzi Delegatua.
Iragarkiaren kodea: L1214588