209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats materialen zuzenketa, Tokiko Gobernu Batzarraren 2011ko uztailaren 5ean

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko urriaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 09-OCT-12 (9/AL).

"Ikusirik Olivia Elizari Aranguren Gizarte Ongizate eta Kirol Alorreko azpizuzendari izendatua izan zela, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko abuztuaren 11n hartu erabakiaren bidez (JOB 11-AGO-09, 17/PR) eta pertsona horrek lanean jarraitzen duela, Udalaren antolaketa egitura berria eratu ondoren, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko azpizuzendari gisa, eta bere garaian, akats material bat zela medio, ez zelarik formalki erabaki ez kargutik kentzea ez izendapen berria, izendapen libreko langile gisa, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko uztailaren 5ean hartutako 19/AL eta 20/AL erabakietan. Horrenbestez, bidezko da zuzentzea, ofizioz, atzemandako akats materialak, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hori guztia ikusirik,

ERABAKI DA:

1. Atzemandako akats materiala zuzentzea, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko uztailaren 5ean hartutako erabakian, honako honetan: JOB 05-JUL-11 (19/AL). Izendapen libreko langileak kargutik kentzeari buruzko erabakia da hori, eta kargutik kendutakoen zerrendan, 1. puntuan, zuzendaritzako langile hau kargutik kendu dela erantsiko da:

-Olivia Elizari Aranguren, Gizarte Ongizate eta Kirol Alorreko azpizuzendaria.

2. Atzemandako akats materiala zuzentzea, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko uztailaren 5ean hartutako erabakian, honako honetan: JOB 05-JUL-11 (20/AL). Izendapen libreko langileak kargutik kentzeari buruzko erabakia da hori, eta Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorraren sailean honako izendapen hau erantsiko da:

-Azpizuzendaria: Olivia Elizari Aranguren."

Iruñean, 2012ko urriaren 16an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1214533