209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aurrekontuko 7/2012 aldaketa

Oteitzako Udalak, 2012ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 700 euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, 2012ko aurrekontuko gastuen 446-22708 kontu-sailari dagokionez (Bidaiarien garraio publikoa). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oteitzan, 2012ko uztailaren 10ean.-Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1214418