2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
3/2012 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Orisoaingo Udalak, 2012ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2012 aldaketa aurrekontuan, kreditu gehikuntzaren bidezko aldaketa, erabilera publikoko espazioak mantentzeko.
Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko 3/2012 aldaketa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Orisoainen, 2012ko urriaren 17an.-Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L1214608