2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Herrilurren mugaketa
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, Elortzibarko Udalak, 2012ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki du:
1.-Honako mugaketa espediente hauek hastea:
Katastroko 11. poligonoko herrilurretako 151. lurzatia, 150. lurzatiaren ondokoari dagokionez (María Gayarre Galbeteren izenean agertzen baita).
Katastroko 11. poligonoko herrilurretako 151. lurzatia, 152. lurzatiaren ondokoari dagokionez (katastroan honako hauen izenean agertzen da: Nagore Zuazu senideak; Nagore Lines senideak; Itziar Zuazu Fernández eta José Luis Zuazu Nagore).
Herrilurra, katastroko 11. poligonoko 141. finka ukitzen duena (Astiz Eslava senideena).
Indarrean dagoen Otaoko katastroko 11. poligonoko herrilurretako 142. lurzatia. Astiz Eslava senideak.
Katastroko 11. poligonoko herrilurretako 107. lurzatia. M.ª Teresa Montaño Larraya, Jesús Cía Sagüés.
Katastroko 11. poligonoko herrilurretako 114. lurzatia. Emilio León Izpura.
Katastroko 11. poligonoko herrilurretako 122. lurzatia eta hara sartzeko bidea. Mugaketak poligono horretako 121. lurzatia ukitzen du. Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.
Bide publikoko tartea, katastroko 11. poligonoko 124. lurzatiaren hego-mendebaldean barna doana, eta lurzatiaren hegoaldean dagoen ubidea. Mugaketa horrek 11. poligonoko 124. lurzatia ukitzen du. M.ª Teresa Montaño Larraya.
Bide publikoko tartea, katastroko 11. poligonoko 127. lurzatiaren mendebaldean barna doana, eta lurzatiaren hegoaldean dagoen ubidea. Mugaketa horrek 11. poligonoko 127. lurzatia ukitzen du. M.ª Luisa Erice Ibarrola.
"Elorzko bidea" bide publikoko tartea, 11. poligonoko 126. lurzatiaren mendebaldean barna doana. Mugaketa horrek 11. poligonoko 126. lurzatia ukitzen du. Lezáun Burgui senideak, M.ª Ángeles San Martín Erro.
"Elorzko bidea" bide publikoko tartea, katastroko 11. poligonoko 125. lurzatiaren mendebaldean barna doana. Mugaketa horrek 11. poligonoko 125. lurzatia ukitzen du. Astiz Eslava senideak.
"Bide berria" eta "Elorzko bidea" bide publikoetako tarteak, katastroko 11. poligonoko 128. lurzatiaren iparraldean eta mendebaldean barna, hurrenez hurren, doazenak. Mugaketa horrek 11. poligonoko 128. lurzatia ukitzen du. Emilio León Izpura.
"Bide berria" eta "Elorzko bidea" bide publikoetako tarteak, 11. poligonoko 120. lurzatiaren iparraldea eta ekialdea, hurrenez hurren, zeharkatzen dituztenak. Mugaketak 11. poligonoko 120. lurzatia ukitzen du. Jesús Cía Sagüés.
"Elorzko bidea" bide publikoko tartea, katastroko 11. poligonoko 118. lurzatiaren mendebaldean barna doana. Mugaketa horrek 11. poligonoko 118. lurzatia ukitzen du. Nagore Zuazu senideak; Nagore Lines senideak; Itziar Zuazu Fernández eta Jose Luis Zuazu Nagore.
"Camino la Ripa" bide publikoko tartea, 11. poligonoko 110. lurzatiaren mendebaldea zeharkatzen duena. Mugaketak 11. poligonoko 110. lurzatia ukitzen du. María Gayarre Galbete.
"Camino la Ripa" bide publikoko tartea, 11. poligonoko 202. lurzatiaren mendebaldea zeharkatzen duena. Mugaketak 11. poligonoko 202. lurzatia ukitzen du. Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.
"Camino la Ripa" bide publikoko tartea, 11. poligonoko 108. lurzatiaren mendebaldea zeharkatzen duena. Mugaketak 11. poligonoko 108. lurzatia ukitzen du. Jesús Cía Sagüés.
"Camino la Ripa" bide publikoko tartea, 11. poligonoko 106. lurzatiaren mendebaldea zeharkatzen duena. Mugaketak 11. poligonoko 106. lurzatia ukitzen du. María Teresa Montaño Larraya.
"Camino de la Ripa" eta "Dorreko bidea" bide publikoetako tarteak eta saneamenduko kolektorea,11. poligonoko 104. lurzatiaren ekialdea, iparraldea eta mendebaldea, hurrenez hurren, zeharkatzen dituztenak. Mugaketak 11. poligonoko 104. lurzatia ukitzen du. María Gayarre Galbete.
"Camino de la Ripa" eta "Dorreko bidea" bide publikoko tarteak eta saneamenduko kolektorea, 11. poligonoko 105. lurzatiaren ekialdea, iparraldea eta mendebaldea zeharkatzen dituztenak, hurrenez hurren. Mugaketak 11. poligonoko 105. lurzatia ukitzen du. María Gayarre Galbete.
Saneamenduko kolektorea, 11. poligonoko 102. lurzatiaren ekialdea zeharkatzen duena. Mugaketak 11. poligonoko 102. lurzatia ukitzen du. Astiz Eslava senideak.
Saneamenduko kolektorea, 11. poligonoko 101. lurzatiaren ekialdea zeharkatzen duena. Mugaketak 11. poligonoko 101. lurzatia ukitzen du. María Gayarre Galbete.
Katastroko 11. poligonoko herrilurretako 123. lurzatia. Mugaketak Otaoko 11. poligonoko 121. lurzatia eta Zabalegiko 7. poligonoko 119. lurzatia ukitzen ditu. Javier Aldave Aldave, Navarra de Suelo Industrial, S.A.
10. poligonoko herrilurretako 126. lurzatia eta 11. poligonoko 135, 136 eta 180. lurzatiak. María Gayarre Galbete, Barbarin Goñi senideak.
11. poligonoko herrilurretako 137. lurzatia. Mugaketak 138. lurzatia ukitzen du, Barbarin Goñi senideena.
11. poligonoko herrilurretako 144 eta 178. lurzatiak. María Gayarre Galbete, Astiz Eslava senideak.
Herrilurretako honako lurzati hauek: 147, 172, 174, 175, 183, 185, 186, 189 eta 198, eta indarrean dagoen katastroko 11. poligonoko 177, 179 eta 181. lurzatiak, Nafarroako Foru Komunitatearenak (Donejakue Bidea). María Gayarre Galbete, Astiz Eslava senideak.
11. poligonoko herrilurretako 172 eta 189. lurzatiak. María Gayarre Galbete.
11. poligonoko herrilurretako 174. lurzatia. Astiz Eslava senideak.
11. poligonoko herrilurretako 175. lurzatia. María Gayarre Galbete.
11. poligonoko herrilurretako 185. lurzatia. Astiz Eslava senideak.
11. poligonoko herrilurretako 186. lurzatia. Astiz Eslava senideak.
2.-Erabaki hau, dagokion memoriaren kopiarekin batera, ukitutako titularrei jakinaraztea; ohartarazten zaie egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta dokumentuak aurkezten ahal dituztela Udal honetan bere eskubideak frogatu eta defendatzeko, mugaketa hasteko eguna baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.
3.-Mugaketari buruzko erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratzea eta finkatzea mugaketa eta behar diren neurketak egiteko eguna eta ordua: 2013ko urtarrilaren 15ean, 10:00etan. Bertan parte hartuko du Jose Antonio Echarri Iribarren teknikariak.
4.-Erabaki honen berri ematea Agoizko Jabetza Erregistroan, idatz-oharra egin dezan jabariaren inskripzioaren bazterrean.
Behar diren ondorioak izan ditzan ematen da argitara.
Noain Elortzibarren, 2012ko urriaren 16an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.
Iragarkiaren kodea: L1214517