209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Eranskina, herrilurrak arautzen dituen ordenantzarena (Nafarroako Ubidearen IV-1 eta IV-2 sektoreetako lurzatiak). Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2012ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Miranda Argako herrilurretako lurzatien aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren eranskina, Nafarroako Ubidearen IV-1 eta IV-2 sektoreetako laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2012ko urriaren 16an.-Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1214611