209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Zufiako AA-3 jarduketaren mugapena eta xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2012ko urriaren 10eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi ditu Zufiako AA-3 jarduketa asistematikoaren mugapena eta mugapenak sortzen duen jarduketa berriaren lerrokaduren xehetasun azterlana, Santiago Blas Osések eta Mónica Gil Salinasek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Metautenen, 2012ko urriaren 17an.-Alkatea, Juan Miguel Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L1214540