2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Plan Partzialeko aldaketa eta Lizoaingo ARU-S3 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2012ko irailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizoaingo ARU-S3 unitateko Plan Partzialeko aldaketa eta Plan Partzial horretako birzatiketa proiektua, Manuel Lavandeira Felpetek sustaturik.
Espediente hori jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76 eta 151. artikuluetan xedatutakoa bete dadin.
Lizoainibarren, 2012ko urriaren 4an.-Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1214479