2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Aridos Reciclados de Navarra, S.L. Jarduera: jarduera handitzea; agregakinak biltegian altxatzea, lur medeagarria prestatzea, Azketan. Tokia: 797. lurzatia, 2. poligonoa, Piezas del Monte alderdia. Azketako Kontzejua. (Iguzkitzako Barrutia).
Azketan (Iguzkitzako Barrutia), 2012ko urriaren 15ean.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.
Iragarkiaren kodea: L1214472