209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Plan berezi independentea. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2012ko urriaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkabako kanpina handitzeko plan berezia, Erausona, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 75. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, 2012ko urriaren 16an.-Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1214531