2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2012ko urriaren 11ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, Mercedarias auzoberriko 1. zenbakiko jabekideen elkarteak sustatua. Eraikinaren kanpoko lerrokaduren aldaketa eta handitzea planteatzen du, baita bolumetria handitzea ere, igogailua paratzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2012ko urriaren 15ean.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1214535