209. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

113/2012 FORU DEKRETUA, urriaren 23koa, Iñigo Alli Martínez jauna, Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 23an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Iñigo Alli Martínez jauna, Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia, kargutik kentzea xedatzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urriaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Jesús Pejenaute Grávalos.

Iragarkiaren kodea: F1214815