2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Alkatearen dedikazioa eta ordainsaria
2012ko irailaren 11n Udalbatzak egindako osoko bilkuran hurrengo erabakia hartu zen:
1.-Dedikazio partziala onartzea Miren Mendinueta Lakuntza alkateari bere karguan jarduteko, baldintza hauekin:
1.1. Urte honetan 6.867,12 euroko lansari gordina izanen du, 4 ordainalditan banatua, Udalak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresaren kuota kanpo dela.
2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Arbizun, 2012ko irailaren 12an.-Alkatea, Miren Mendinueta Lakuntza.
Iragarkiaren kodea: L1214165