205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 158/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen suhiltzaile sarjentu izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia; ikusita deialdi horren laugarren eta bosgarren ariketetako behin betiko emaitzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian -www.navarra.es "Zerbitzuak" "Enplegu Publikoa"- eta iragarki oholean 2011ko ekainaren 18an eta uztailaren 5ean argitaratu zirenak,

Víctor Manuel Ubiedo Figueroa jaunak eta Miguel Ángel Malumbres Murillo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute, bakoitzak berea, laugarren eta bosgarren ariketetako behin betiko emaitzen aurka, suhiltzaile sarjentu izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2012ko urriaren 3an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1214010