1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Eurotransbio. ETEetarako nazioarteko lankidetzako I+G+I proiektuak finantzatzeko programak.
Europako Eurotransbio Programaren 8. deialdian parte hartzeko epeak ireki direla iragartzen da. Programa horren barrenean industriako I+G proiektuak egin daitezke "Bioteknologiaren" edozein arlotan, nazioarteko lankidetzaren bitartez.
-Helburua:
Eurotransbio programa 2013-2014 aldian atzerriko ETE batekin lankidetzan "Bioteknologiari" buruzko I+G jarduerak egiten dituzten edo egin nahi dituzten Nafarroako ETEentzat da bereziki. Atzerriko ETE horrek programaren lurralde eremuaren barrenean egon beharko du.
Programa honetan parte har dezakete, orobat, zentro teknologikoek, unibertsitateek, aholkularitza enpresek eta bestelako enpresek, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: proiektuan gutxienez bi ETEk parte hartzea eta horietako bat atzerrikoa izatea eta atzerriko ETE hori proiektuaren lurralde eremuaren barrenean egotea instalatua.
-Aurkezteko epea:
Eskaerak eta memoria teknikoak aurkezteko epea 2012ko urriaren 4tik 2013ko urtarrilaren 31ra artekoa izanen da.
-Parte hartzeko baldintzak eta finantzaketa:
Parte hartzeko baldintzak eta eskaera egiteko inprimakiak proiektuaren web-gunean ikusi eta bertatik jaso daitezke (www.eurotransbio.eu).
8. deialdia orokorra da. Beraz, bioteknologiaren edozein arlorekin zerikusia duten proiektuak aurkez daitezke. Proiektuak hautagarriak izateko, entitate parte-hartzaileak Europar Batasuneko herrialde edo erregio hauetakoak izan beharko dira:
Herrialdeak: Alemania, Austria, Finlandia, Hungaria eta Errusia.
Erregioak: Flandria eta Valonia (Belgika), Andaluzia, Katalunia, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Alsazia (Frantzia)
8. deialdi honetan onesten diren nazioarteko lankidetza proiektuetan parte hartzen duten bazkide nafarren finantzaketa Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren indarreko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen da, zehazki, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan adierazi bezala, horren bidez onetsi baitzen ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzen araubidea. (2000ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa):
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2896/Ayudas-para-proyectos-de-investigación-desarrollo-e-innovación-(I-D-I).
Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:
Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.
Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzua.
Tomás Caballero parkea, 1, -4. oina.
Telefonoak: 848 42 64 43 / 848 42 45 18.
Iruñean, 2012ko urriaren 5ean.-Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Muguerza Eraso.
Iragarkiaren kodea: F1214215