205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

SANTANDERKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 25/2012 prozedura

María Fe Valverde Espeso andreak, Santanderko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen du:

Organo judizial honetan 0000025/2012 prozedura arrunteko autoak bideratu dira, Pedro Luis García Cuek eskaturik, Cogesar, S.L.ren aurka, eta horietan ebazpena eman da 2012ko irailaren 17an. Hona hemen, hitzez hitz:

Aurreko exhortoaren eginbidean frogaturik gelditu da Cogesar, S.L. alderdi demandatua konkurtso prozeduran dagoela; Javier Escobosa San Miguel konkurtso-administratzailearen aurkako demanda zabaldutzat jo da; eta erabaki dut zitazioa egitea, alderdi gisa, Soldatak Bermatzeko Funtsari. Igor bekie demanda, beren legezko betebeharrak onartu eta beren eskubideari komeni zaiena eskatu ahal izan dezaten (LJALaren 23.2 art.). Zitazio zedularen bidez, aditzera ematen zaie erabili nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela; zilegi dute, halaber, judizioaren eguna baino bost egun lehenago, judizioan egin beharreko eta aurretik zitazio edo errekerimendu eginbideak behar dituzten frogak eskatzea.

Organo judizial honek Cogesar, S.L. alderdi demandatuaren helbidea aurkitzeko egindako jarduketa guztiak emaitzagabeak izan direnez (non den jakiterik ez dago), erabaki dut hari zitazioa egitea, adiskidetzea eta judizioa egiteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez, ohartaraziz bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka bidezko dela berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazki bidez, ebazpena eman duen idazkariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hiru eguneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du. Errekurtsoa aurkeztuta ere, erabakitakoa beteko da.

Eta Cogesar, S.L.ri legezko eran zitazioa egiteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Santanderren, 2012ko irailaren 19an.-Idazkari judiziala, María Fe Valverde Espeso.

Iragarkiaren kodea: J1213898