205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 540/2011 prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Martin Heriban jaunak eskaturik, prozedura arrunta dela-eta, Transeurozona, S.L.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, De Rioja para Europa S.L.ren eta GHOST Trader S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 540/2011-R prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen 321/12 epaia eman da 2012ko uztailaren 31n:

Logroñon (Errioxa), 2012ko uztailaren 31n.

Emma Porto García andreak, Logroñoko (Errioxa) Lan arloko 3. Epaitegiko epaile-magistratuak, 540/11 auto hauek aztertu ditu, Martín Heriban jaunak eskaturik bideratu direnak, Transeurozona S.L., De Rioja para Europa S.L. eta Ghost Trader S.L. enpresen aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsa alderdi dela.

Erregearen izenean, ondoko epai hau eman du:

321/12 epaia.

Epaitza:

Partez baiesten dut Martín Heriban jaunak Transeurozona S.L.ren, De Rioja para Europa S.L.ren eta Ghost Trader S.L.ren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, Transeurozona S.L. eta Ghost Trader S.L. kondenatzen ditut demandatzaileari solidarioki 5.730?13 euro ordaintzera, gehi interesak ordaintzera, ebazpen honen bosgarren oinarri juridikoan zehaztu bezala. De Rioja para Europa S.L. absolbitzen dut haren aurka jarritako uzietatik.

Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko da Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazten denetik bost eguneko epean iragarri behar dute errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz. Alderdi kondenatuek, errekurtsoa jarri ahal izateko, kondenaren diru kopurua sartu behar du epaitegi honek Banesto bankuan (Banco Español de Crédito) duen 4191 0000 65 0540 11 kontuan, eta baldintza hori bete ezean errekurtsoa ez da iragarritzat joko.

Era berean, kontu korronte berean 300 euro sartu beharko dira, erregutze-errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina Idazkaritzan aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ghost Trader Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Logroñon, 2012ko irailaren 12an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1213931