4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 809/2010 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan 809/2010 prozedura arrunta bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
Epaia. Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.
Silvia Oldrini Residenti andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko ordezko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 809/2010 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Domatina S.L.k sustatu du, Javier Castillo Torres prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Catalán Mezquíriz legelariak lagunduta, auzi-ihesean diren Rioja Planing S.L.ren eta Ruperto Unzué Íñigoren aurka, sozietatearen administratzaileen erantzukizunezko ekintzak direla-eta.
Epaitza:
Baiesten dut Javier Castillo Torres epaitegietako prokuradoreak, Domatina S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, Rioja Planing S.L.ren eta Ruperto Unzué Iñigoren aurka jarritako demanda.
1.-Nava Planing S.L. enpresaren zorraren erantzule solidario deklaratzen ditut demandatuak, haren administratzaileak baitira.
2.-Demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari hogeita hemezortzi mila ehun eta berrogeita hamabost euro eta hirurogeita sei zentimo (38.155,66) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik aurrerako legezko interesak.
Kostuak ere demandatuei ezartzen zaizkie, berariaz.
Ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Epaile magistratua.
Eta Rioja Planing S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko urriaren 4an.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.
Iragarkiaren kodea: J1214034