4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak
betearazteko 125/2012 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Javier Collados Ochoak eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Jarc Mantenimiento, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000125/2012 prozeduran, honako xedapen zati hau duen dekretua eman da 2012ko ekainaren 19an:
Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Jarc Mantenimiento, S.L.ri:
1.-351,53 euroko printzipala.
2.-Interesetarako kalkulatu diren 21,09 euro.
3.-Kostuetarako kalkulatu diren 35,15 euro.
Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 00301846420005001274 kontua, 4148.0000.0125.12 kontzeptua.
Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.
Bigarrena.-Erants bedi Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuaren eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharra. Horren edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Zerga Agentziak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.
Betearazpenpeko alderdiak banku-erakundeetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badu; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, erabil bedi Puntu Neutro Judizialak kontuak enbargatzeko darabilen aplikazioa.
Betearazpenpeko alderdiak hauekin guztiekin dituen kredituak: Dana Automoción SA, Recreativos Irati SA, Leydet S.L., Guillen Obras y Proyectos S.L., Vicastelar Servicios S.L., Calidad Organización y Vivienda S.L., Servicios y Gestión Ñam S.L., Navarra Deporte y Ocio S.L., Vega Mayor S.L., Antso Azkarra kaleko 75eko jabekideak, Caparrosoko Udala, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentua, Francisco Javier Comin Escartin. Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura transferi dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.
5109GDJ matrikula duen ibilgailua. Horri dagokionez, igor bitez manamenduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.
4.-Jarc Mantenimiento, S.L.ren egoitzan (autoetan ageri den helbidean, Iruñeko Iratxeko Monasterioaren kaleko 63an, behean) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 351,53 euroko printzipala, gehi 21,09 euro prozesuko interesen ordainean eta 35,15 euro kostuen ordainean.
Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako manamendua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.
Eta Jarc Mantenimiento, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2012ko irailaren 10ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1213957