205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 151/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Gregorio López Jiménezek, Paolo Rene Cruz Cañaveralek, Pablo Miguel Sarango Vegak, Luis Enrique Orna Herrerak eta David Santiago Asimbaya Floresek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Navarquet, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 151/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearezpen-agindu orokorra ematea Gregorio López Jiménezek, Paolo Rene Cruz Cañaveralek, Pablo Miguel Sarango Vegak, Luis Enrique Orna Herrerak eta David Santiago Asimbaya Floresek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Navarquet SLren kontra, 71.591,82 euroko printzipala (hutsik edo okerrik ezean) ordain dezan, gehi 4.295,51 euroko interesak eta 7.159,18 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa. Hona hemen printzipaletik betearazle bakoitzari dagokion kreditua: 15.225,05 euro Gregorio López Jiménezi, Paolo Rene Cruz Cañaverali, Pablo Miguel Sarango Vegari, Luis Enrique Orna Herrerari; eta 10.691,62 euro David Santiago Asimbaya Floresi.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela hiru eguneko epean, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 239.4 artikuluan aurreikusita baitago.

Eta Navarquet Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko urriaren 1ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1214025