205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 160/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 160/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen-agindu orokorra ematea, Kemal Dzhemalov Syunetchievek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Colocacion de Pavimentos Elizalde S.L.ren aurka, 3.077,97 euroko printzipala ordain dezan, gehi 184,68 euroko interesak eta 307,80 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Colocación de Pavimentos Elizalde S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko urriaren 2an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1214020