205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 550/2012

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Francisco Javier Astibia Vivesek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Lexin Corporación 21, S.L., enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000550/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Francisco Javier Astibia Vivesek, kaleratzea dela-eta, Lexin Corporacion 21, S.L.ren aurka aurkeztutako demandan dagoen uzi nagusia, eta deklaratzen dut 2012ko apirilaren 10ean gertatu zen kaleratzea bidegabekoa izan zela. Horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzailea kaleratu aurretik zituen baldintza berberetan berriro onartzera edo 3.618,88 euroko kalte-ordaina ematera (hutsik edo okerrik ezean). Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko du enpresak, organo judizial honetara agertuz edo bertan idazkia aurkeztuz, eta hala egin ezean, langilea berriro onartzea hautatu duela ulertuko da, betiere kaleratze egunaren biharamunetik berronartzea izan bitarte jaso ez dituen soldata guztiak ordainduta, hots, 84,16 euro eguneko.

Halaber, bidezkoa da enpresa demandatua kondenatzea auzi-jartzaileari 2.971,16 euro ordaintzera. Horrek %10eko interesa sorraraziko du.

Baiesten da 1430,89 euro (2011ko oporrak) iraungitzearen salbuespena Soldatak Bermatzeko Funtsari dagokionez, eta hura kondenatzen da ebazpen honi men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio ezen, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (0030 1846 42 0005001274 kontua, 3159 0000 65 000000 055012 prozedura).

Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 000000 055012 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Lexin Corporacion 21, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko irailaren 24an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1213456