4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 204/2012 prozedura arrunta
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: María Jesús Pérez-Ilzarbe Ruizek eta José Javier Larrayoz Gauttok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, José Carlos Ortiz De Arri Nieto enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000204/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz idazkari judizialaren dekretua.
Iruñean, 2012ko apirilaren 18an.
Erabaki da:
Ongitutzat ematea María Jesús Pérez-Ilzarbe Ruizek eta José Javier Larrayoz Gauttok diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta José Carlos Ortiz De Arri Nieto enpresaren aurka jarri duten demanda, eta tramitatzeko onartzea, hura dagokion erregistro liburuetan erregistratuta.
Zitazioa egiten zaie alderdiei adiskidetze ekitaldia egiteko idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2012ko abenduaren 11n, 11:55ean, eginen da adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2012ko abenduaren 11n, 12:00etan, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.
Igor bekio demandaren eta gainerako agirien kopia alderdi demandatuari. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela epaiketara, hala nola beste alderdiak frogabide gisa proposatu eta epaitegi honek onartzen dituen agiriak ere. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez badira, onartutako probari dagokionez beste alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat har daitezke.
Ohartarazten da ezen, formazko zitazioa egin arren, demandatzailea agertzen ez bada edo judizioa eteteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, ulertuko dela demandan atzera egin duela (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.2 artikulua) eta demandatua bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.3 artikulua).
Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 81.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eman bekio epaileari froga prestatzeko eginbideen berri, bidezko ebazpena eman dezan.
Legelariaz baliatzeko eskaera egina dagoela eta jakinarazpenetarako helbidea adierazita dagoela ulertzen da.
Aurkaratzeko modua: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa, idazkari judizialari zuzendua, aurkeztuta, hura jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).
Hori erabaki eta sinatzen dut.
Autoa:
Iruñean, 2012ko apirilaren 18an.
Aurrekariak:
Bakarra.-Alderdi demandatzaileak demanda egiterakoan, tramitatzeko onartu baita, eskatu du jarduketak hasteko idazkian dagoen frogabidea, jakinarazia izan dena.
Arrazoibide juridikoak:
Bakarra.-Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 90.3 artikuluarekin bat, bidezkoa da intereseko zitazio eta errekerimenduak egitea, judizioko egintzan egin beharreko froga geroago onestea galarazi gabe, lege horren 87.1 eta 2 artikuluan organo judizialari ematen zaizkion ahalmenen arabera.
Ikusirik emandako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, epaileak hauxe erabaki du idazkari honen aurrean:
Alderdiaren galdeketaren frogari dagokionez, froga hori eskatu baita, egin bekio zitazioa alderdi demandatuari eta ohartaraz bekio agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, deklaraziorik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen direla epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.
Ebazpen hau ez da irmoa; horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, organo judizial honi zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Sol Lezaun Larumbek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko ordezko epaile magistratu andreak. Fede ematen dut.
Epaile magistratua. Idazkaria.
Eta José Carlos Ortiz de Arri Nietori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2012ko irailaren 21ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1213449