205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 3350/2012 berehalako falta-judizioa

M.ª Mercedes San Martín Cidrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Fede eta lekukotza ematen dut: Berehalako 3350/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

Autoa. Iruñean, 2012ko irailaren 4an.

Aurrekariak:

Bakarra.-Jarduketa hauetan epaia eman zen eta demandatuari jakinarazi zitzaion judizioaren egintzan, baita Leire García de Amezaga Fernándezi ere, zein salatzaile gisa baitzegoen erregistraturik jarduketetan, baina, salatzailearen amak adierazi zuen bezala, aurreko horren ahizpa, Ainara García de Amezaga Fernández, da judizioko egintzen biktima eta salaketa benetan jarri zuena.

Arrazoibide juridikoak:

Bakarra.-Autoak azterturik eta egindako akatsa edo omisioa antzemanik, bidezkoa da epaia argitzea; izan ere, Leire García de Amezaga Fernández aipatzen den tokietan Ainara García de Amezaga Fernández aipatu behar da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 267. artikuluan xedatuarekin bat.

Ikusirik goian aipatutako artikuluak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

Xedapen zatia:

Xedatu dut: Aipatutako epaia argitzen dut, Leire García de Amezaga Fernández esaten den tokietan Ainara García de Amezaga Fernández esan dadin. Ebazpen honen lekukotza eraman bedi autoetara, eta jatorrizkoa epaien liburuan geldi bedi, aipatzen duenaren atzean.

Hori xedatu, agindu eta sinatu du Luis Sarrato Martínez jaunak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak.

Eta jasota geldi dadin eta Hassan Mentaouiri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut Iruñean, 2012ko urriaren 3an.

Iruñean, 2012ko irailaren 4an.-Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1213996