4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. 649/2012 prozedura
Iruñean, 2012ko irailaren 27an.
María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak.
Aditzera ematen dut: Maturen Miguel prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 649/12 familia-prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, Raúl Agustín Arrobo Ajila jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Carmen Maritza Cuenca Aguirre andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Epaitza:
Partez baiesten dut Maturen Miguel prokuradore andreak, Carmen Maritza Cuenca Aguirre andrea ordezkatuz, Raúl Agustín Arrobo Ajila jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek ezartzea erabakitzen dut:
1.-Bi seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza Cuenca andreari ematen zaizkio. Halaber, guraso-ahalaren titularrak bi gurasoak direla ezertan ukatu gabe, amak bakarrik erabiliko du seme-alaben gaineko guraso-ahala.
2.-Arrazoibide juridikoetan azaldutakoa dela-eta, ez da bidezkoa Arrobo jaunaren eta seme-alaben arteko bisita eta harremanetarako araubiderik ezartzea.
3.-Arrobo jaunak adingabeentzat hilean 400 euroko mantenu pentsioa (200 euro adingabe bakoitzarentzat) ordainduko du ordainketa aurreratuetan, hilaren lehen bost egunen barnean, amak adierazten duen kontu korrontean. Pentsio horren zenbatekoa urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo legez hura ordezkatzen duen erakundeak estatu osorako adierazten dituen KPIaren igoeren arabera.
Gastu bereziren bat egin beharra sortzen denean bi gurasoek ordainduko dute, erdi bana, gastuaren arrazoia eta zenbatekoa jakinarazi ondoren, eta adostasunik ezean epaileak ebatziko du. Honako hauek hartuko dira gastu berezitzat: gaixotasun larri edo luzeek eragindako gastuak, ebakuntza kirurgikoenak, ospitalearenak eta, oro har, medikuntza, osasun eta farmazia gastuak, baldin eta Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruek ordaintzen ez badituzte. Matrikula izan ezik eskolako gastu guztiak; esate baterako, ikasturtearen hasierako eskola materiala eta liburuak, eta klase partikularrak, kurtsoa gainditzeko beharrezkoak badira. Unibertsitateko eta unibertsitate ondoko ikasketen eta lanbide trebakuntzaren gastuetatik, diru-laguntzarik ez duen zatia.
Aurreko ataletakoak bezain premiazkoak ez diren gastu bereziak, hala nola eskolaz kanpoko jarduerak, udalekuak eta antzekoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, biek onartzen baldin badute jarduera horiek egitea. Bestela, betebeharra bere gain hartzen duenak ordainduko du.
Gastu bereziak fakturaren edo ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Agiri horietan gastuaren kontzeptua eta mota adierazi behar dira.
Ez da bidezkoa kostuei buruz ezer berezirik erabakitzea.
Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.
Eta Raúl Agustín Arrobo Ajila jaunari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.
Iruñean, 2012ko irailaren 27an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.
Iragarkiaren kodea: J1213961