4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren
gaineko 437/2012 prozedura
Iruñean, 2012ko urriaren 2an.
María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,
Aditzera ematen dut: Juana M.ª Laita Merino prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 0000437/2012 familia prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Muhammad Shahzad jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Celia Carolina Moran Rodríguez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Epaitza:
Baiesten dut Juana Laita Merino auzitegietako prokuradore andreak, Celia Carolina Morán Rodríguez andrea ordezkatuz, auzi-ihesean den Muhammad Shahzad jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 2006ko irailaren 8an egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin.
Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea prozesuko kostuei buruz.
Epai hau irmo bilakatu ondoren, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin.
Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.
Aurkaratzeko bidea: Ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Muhammad Shahzad jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.
Iruñean, 2012ko urriaren 2an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.
Iragarkiaren kodea: J1213960