4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 477/2012 prozedura
Iruñean, 2012ko irailaren 18an.
Beatriz Garcia Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 477/2012 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Excavaciones y Transportes Hermanos Azanza López, S.L.k sustatu du Artazu Obras y Proyectos, S.L.ren aurka (auzi-ihesean dago), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Raquel Martínez de Muniain Labiano prokuradore andrea izan du ordezkari.
Epaitza: Osorik baiesten dut Raquel Martínez de Muniain Labiano prokuradore andreak Excavaciones y Transportes Hermanos Azanza López, S.L.ren izenean jarritako demanda, auzi-ihesean den Artazu Obras y Proyectos, S.L.ren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari lau mila berrehun eta laurogeita bost euro eta lau zentimo (4.285,04 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Artazu Obras y Proyectos, S.L. non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2012ko irailaren 19an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1213346