205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 990/2011 prozedura

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2012ko urriaren 2an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000026/2012 epaia. Lizarran, 2012ko otsailaren 16an.

Nik, Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratuak, lesio-falta batengatik bideratu den 0000990/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Diana Stefany Rodríguez Camacho. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut Erregearen izenean.

Epaitza:

Diana Stefany Rodríguez Camacho andrea absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Eta Martha María Infante Fernándezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2012ko urriaren 2an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1213953