205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1040/2011 prozedura

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2012ko abuztuaren 9an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000123/2012 epaia. Lizarran, 2012ko ekainaren 27an.

Alicia Chicharro Lázaro andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, lesio-falta batengatik Jan Ricardo Renella Castro jaunaren, Josue Ricardo Renella Fernández jaunaren eta Richard Alexander Sanz González jaunaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 0001040/2011 falta-judizioan. Judizioaren aktan ageri diren alderdiek hartu dute parte.

Epaitza:

Jan Ricardo Renella Castro jauna eta Josue Ricardo Renella Fernández jauna kondenatzen ditut lesioen falta baten egile eta erantzule penalak diren aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, egunero 8 euroko kuota hain zuzen (320 euro, guztira), eta prozesuko kostuak ere ordaindu beharko dituzte. Ordaintzen ez badute, Kode Penalaren 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa aplikatuko zaie.

Richard Alexander Sanz González jauna absolbitzen dut bere aurka egindako eskakizun guztietatik.

Orobat, Jan Ricardo Renella Castro jaunak eta Josue Ricardo Renella Fernández jaunak 690 euroko kalte-ordaina eman beharko diote Abdelouahid Akchichou jaunari, erantzukizun zibil gisa, eragindako lesioengatik.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei, adieraziz haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunean, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Jan Ricardo Renella Castro jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2012ko abuztuaren 9an.-I.O. Idazkari nagusia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1213945