4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 49/2011 prozedura
Amparo Esparza Irigoyen andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,
Fede eta lekukotza ematen dut: 0000049/2011 zigor arloko betearazpen aginduan/betearazpen espedientean erabaki da ediktuen bidez argitaratzea 49/11 betearazpenean erabakitako errekerimendua, 36/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Errekerimendua egiten zaio prozedura honetako kondenatuari, Carlos Da Silva Martinsi, 240 euroko isuna ordain dezan, eta 15 eguneko atzipenaldia ezartzen da, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa; kopuru hori Baneston sartu beharko du, 31460000760036/10 kontuan.
Eta jasota gera dadin eta Carlos Da Silva Martinsi errekerimendua egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Lizarran, 2012ko irailaren 20an.-Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: J1213355