2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Eskumenak beste baten esku uztea
Ultzamako Udaleko alkateak, 2012ko irailaren 21ean, 174/2012 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
"Gaia: Jarduera sailkatuetarako eta obretarako lizentzia emateko eskumena eskuordetzea, biomasa errez energia termikoa sortzeko naberako, Iraizozko 121. poligonoko 423. lurzatian, S-Elordi sektorean (A kalea, 20, Elordi industrialdea), Ultzaman, Eco Ulzama, S.L.k eskaturik".
-Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.q) artikuluaren edukia eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 191.1.arena, haien arabera toki entitateko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.
-Ikusirik jarduera sailkatuaren eta obren lizentziari buruzko espedientea, biomasa errez energia termikoa sortzeko naberako, Iraizozko 121. poligonoko 423. lurzatian, S-Elordi sektorean (A kalea, 20, Elordi industrialdea), Ultzaman, Eco Ulzama, S.L.k eskaturik.
-Ikusirik Udaleko alkateak, ingeniari teknikoaren lanbidea duenez gero, zuzeneko lanbide harremana duela espedientea sustatu duen enpresarekin eta, beraz, kasu honetan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.2 e) artikuluak esku ez hartzera behartzen duela.
-Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.
ERABAKI DU:
Lehenbizikoa.-Aipatu jarduera sailkatuaren eta obren lizentziaren espedientean esku ez hartzea eta aipatu lizentzia emateko eskumena Ultzamako Udaleko alkateorde Francisco Berasáin Gascueren esku uztea.
Bigarrena.-Ultzamako Udaleko alkateorde Francisco Berasáin Gascueri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hirugarrena.-Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Larraintzarren (Ultzama), 2012ko irailaren 21ean.-Alkatea, Fco. Javier Tornaría Iguelz.
Iragarkiaren kodea: L1214096