2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, igogailua paratzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, Ori mendiaren karrikako 6an, Sergio Carrerak sustaturik, jabe elkartearen izenean. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko urriaren 2an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 02-OCT-12 (10/UV).
"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta Udaleko arkitektoaren 2012ko irailaren 19ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:
1.-Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, igogailua paratzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, Ori mendiaren karrikako 6an, Sergio Carrerak sustaturik, Ori mendiaren karrikako 6ko jabe elkartearen izenean.
2.-Sustatzaileari errekerimendua egitea behin betiko onespena baino lehenago testu bategina aurkez dezan; haren eranskina xehetasun azterlanaren atala izanen da eta han adieraziko da P01 eta P02 planoek eratzen dutela araudia.
3.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."
Iruñean, 2012ko urriaren 5ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1214196