2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Prezio publikoa erregularizatzea eta taldeak egituratzea,
Udalaren 2012-2013ko kirol eta kultura jardueren programarako. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2012ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea prezio publikoa erregularizatzea eta taldeak egituratzea, Udalaren 2012-2013ko kirol eta kultura jardueren programarako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den prezio publikoen erregularizazioa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, proposaturiko erregularizazioa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2012ko urriaren 4an.-Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1214097