205. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendea-Orkoiengo musika eskolako
plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2012ko irailaren 27ko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehena.-Hasiera batean onestea plantilla organikoko aldaketa, Musika Eskolako zuzendariaren eta ikasketaburuaren zuzendaritza lanpostuko osagarria %5 handitzea.

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da ikusgai, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Ezarritako epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da."

Oltza Zendean, 2012ko urriaren 3an.-Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1214169