2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Boreas Nuevas Tecnologías, S.L. Jarduera: potentzia ertaineko aerosorgailuak egitea, mihiztatzea eta probak egitea. Tokia: Arazuri-Orokoiengo industrialdea, C kalea, 19.
Oltza Zendean, 2012ko urriaren 3an.-Alkatea, Pedro Mª Azparren Ocaña.
Iragarkiaren kodea: L1214130